Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udalaren kirol instalazioen egutegia urte bukaerako egunetan
Bestelakoak - Kirolak

Lasarte-Oriako udal kirol instalazioak 2017 eta 2018 urtetarako onartua duen egutegiak dioena beteaz, datozen abenduaren 31an eta urtarrilaren 1ean kirol instalazioak itxita egongo dira.

 
Ttakunek euskararen erabilera sustatzeko eta hainbat jaietarako hitzarmena sinatzen du
Bestelakoak - Euskara


Sinatutako hitzarmenak euskara hainbat programa finantzatuko ditu: Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide edota Txintxarri aldizkaria. Eta hainbat jaialdiren antolaketa: Euskal Inauteriak, Azkorteko erromeria,  Santa Anako parodia, Santo Tomas eta Olentzero.

Gehiago irakurri...
 
Guraso Elkarteekin hitzarmenak sinatuta euskararen erabilera indartzeko
Bestelakoak - Hezkuntza


Jesus Zabalos alkateak, Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.507 euro destinatzen dira programa hauetarako.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriako 3. San Silvestrea aurkeztu da hirugarren urtez segidan
Bestelakoak - Kirolak


Abenduaren 31n berriro itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua dituena. Hirugarren edizio honek garrantzizko nobedadeak izango ditu, NUPA GKEarekiko solidaritatez jantziko delarik.

Gehiago irakurri...
 
Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2017
Bestelakoak - Kirolak


Lasarte-Oriako alkateak 2017ko kirol-merezimenduen sariak banatu zizkien Eneritz Busto, Axier Arteaga eta Mikel Etxarri kirolariei, Lasarte-Oriako kirolari egin dioten ekarpenagatik. Ekitaldia, zeinetan udalbatzako hainbat kidek, familiartekoek, adiskideek eta Lasarte-Oriako zenbait kirol-entitatetako ordezkariek parte hartu baitzuten, emozioz beterik egon zen.

Gehiago irakurri...
 
Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak
Festak - Eguberria


  • 17an, Brigidatarren komentuan, Lartaun eta Alboka Abesbatzek eguberrietako kantak abestuko dituzte.
  • 20an, Kulturetxean, Musika Eskolak Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko digu.
  • Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunen eskutik.
  • Hilaren 22tik 31ra, Eguberrietako Haur-Parkea izango da, hiru gunetan: Michelingo pilotalekuan, pista estalian eta Bitarte pistan.
  • Hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etik 20:00etara.
  • 29an, America’s Ladies of Gospelek Kulturetxean eskainiko duen Gospel kontzertuarekin emango zaio bukaera egitarauari.
 
Lartaun eta Alboka abesbatzak
Kultura - Kontzertuak

Aurten, Gabonetako kontzertuan Alboka Abesbatzak eta Oiartzungo Lartaun Abesba-tzak elkarrekin kantatuko dute. 1964an Jon Oñatibiak sortutako taldea da. Herriko hain-bat gizon-emakumek osatzen zuten taldeak 70. hamarkada bereziki oparoa izan zuen, hainbat lehiaketetan sariak lortzeaz gain, esaterako Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, konpositore esanguratsuen obrak estreinatu baitzituen orkestren laguntzaz. Oñatibia hil ondoren taldeak aurrera egin zuen zuzendari berrien eskutik. Gaur egun Maddalen Dorronsoro da talde honen zuzendaria. Taldeak beti izan du besteekin hartu-emanak izateko joera, Euskal Herriko abesbatza desberdinak Oiartzunera ekartzeaz gain, kanpoan ere ibili da oiartzuar talde hau.

Brijiden kapera. Abenduak 17, 12:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
The Square
Kultura - Zinea

Filmeko protagonista Christian da, arte garaikideari lotutako museo bateko burua. The Square izeneko instalazio bat jarriko du museoaren kanpoko aldean, ustez, museoaren izen ona sustatzeko, baina ikusleek ez diote esperotako harrerarik egingo, eta egoera surrealistak bizitzen hasiko da. Artearen kritika zorrotza egiteaz gain, politikoki zuzena denaren eta adierazpen askatasunaren arteko mugaz jardungo du filmak.

Manuel Lekuona. Abenduak 15, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/zKDPrpJEGBY
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Semblante Andaluzek hiru urterako hitzarmena sinatu du Udalarekin
Bestelakoak - Oharrak


Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Semblante Andaluzeko presidente José Pérez Acostak hiru urterako hitzarmena sinatu dute, elkarteak gure herrian egiten duen jarduera 25.760 eurorekin finantzatzeko. Horren barruan sartzen da 25. urteurrenaren finantzazioa.

Gehiago irakurri...
 
Banatu dira Pintxoaren V. Ibilbideko sariak
Bestelakoak - Oharrak


Jesus Zaballos alkatea bertan zela, Ramón Roteta sukaldariak eta Arantxa Alday Aterpeakoak Araeta sagardotegiari banatu diote epaimahai profesionalaren saria eta Txartel kafetegiari epaimahai popularraren saria.

Gehiago irakurri...
 
Ireki da 2018ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia
Festak - Inauteriak


Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 10ra egongo da irekita. 12.253 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak 2018.ko Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.253 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua. Balorazioko irizpideak honako hauek dira:

  • Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
  • Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
  • Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
  • Programaren aurrekontua, 40 puntu.
  • Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
  • Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.

PDFn oinarriak jaitsi.

 
Eskolako materiala erosteko laguntzak 33 familiatara iritsi dira
Bestelakoak - Hezkuntza


Lasarte-Oriako 91 eskola-umeren 60 familia izan dira 2017-2018 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzen jasotzaile. Onetsitako laguntzen kopuru totala 4.485 euro izan da. 60 familia horietatik, 36 diru-sarreren lehen tartekoak dira, 18 bigarrenekoak eta 6 hirugarren tartekoak. Sei eskaera geratu dira laguntzetatik kanpo: bi, familiaren diru-sarreretan kopurua gainditzen dutelako; bat, erosketa udalerritik kanpo egin duelako; beste bat, haren diru-sarrerak konprobatu ezin direlako, eta beste bi, Udalarekin zorretan daudelako.

Gehiago irakurri...
 
Hilaren 18an hasten da partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren bigarren fasea
Bestelakoak - Oharrak


Lasarte-Oriako herritarrek 5 proiekturen artean hautatu beharko dute 2018ko partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren 2. fasean. Hauek dira baloratu beharreko proposamenak: bizikletak garbitzeko instalazioa, animaliak edukitzeari buruzko kanpaina, Zabaletan komun publikoa instalatzea, kaleko argiteria hobetzea eta kale-bideen garbiketa hobetzea.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriak Eguberrietako haur-parkea izango du abenduaren 22tik eta 31ra bitartean
Festak - Eguberria


Hilaren 22an, 17:00etan, zabalduko ditu ateak EHPak. Bi espazioz gozatu ahalko dute txikienek: ohiko parkea Michelingo pilotalekuan eta familientzako Bitarteko karpa, EHPa Oriara hurbilduko duena. Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea, nobedade gisa karaoke bat izango duelarik, eremuko musika eta dantza zuzenduko dituena. Ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo frontoian kokatuko da. 0-10 urtekoentzako gune horretan instalatuko dira ludoteka, ipuin-kontarien txokoa, ohe elastikoa, makillatzeko eta tatuatzeko gunea, zezen mekanikoa, hainbat puzgarri (olagarroa, erraztatzailea, pista amerikarreko zirkuitua, oihana...), 12 tailer (egunean 3 adin ezberdinetarako), ohe elastikoak, oreka-bola, wipe out-a eta zinema-karpa bat. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduta egongo da, eta ekitaldietarako eszenarioa eta taberna-eremua izango ditu.

Gehiago irakurri...
 
Errege Magoen kabalgatako antortxeroen deialdia
Festak - Eguberria


Urtero bezala, eta 2018ko Errege Magoen desfilea antolatzeko, MEGABA elkartetik, kabalgatan antortxero bezala parte hartu nahi duten gazteei deialdia egiten die. Horretarako, abenduak 27an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxeko kafetegian izango den bilerara hurbiltzea gonbidatzen die. Antortxeroek 11 urte betetak izan beharko dituzte. Aurten, eta beste urteekin konparatuz, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da bilerara gerturatzea, dagokien trajeak bertan banatuko baitira. Zalantzarik izan ditzazketen horientzako telefono bat eta emaila erraztu dute: 635.20.53.93 eta Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Horretaz aparte, urtarriletik Kabalgataren arroparik dituztenei, deitutako bilerara hurbiltzea bueltatzeko dei egiten die.

 
Canción de Nueva York
Kultura - Zinea

New Yorkeko lizentziadun berri gazte bat ohartzen da bere aita despotikoa aventura bat izaten ari dela gazte erakargarri batekin. Hura gelditzeko asmotan, sentimentalki harekin nahasita bukatuko da.

Manuel Lekuona. Abenduak 17, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/ahmNKPzqJAQ

 
Deep
Kultura - Haur Zinea

Itsasoko izaki batzuen istorioa kontatuko du. Lurra planetan bizirik jarraitzen duten azken izakiak izango dira, eta ozeanoko sakoneko arrakala batean biziko dira, Kraken mitikoaren babespean. Ezusteko ezbehar bat gertatuko da, ordea, eta Deep olagarroak, Evo eta Alice adiskideen laguntzarekin, abenturaz betetako bidaia bat egin beharko du arrakala horretan bizi diren izakiak salbatzeko.

Manuel Lekuona. Abenduak 17, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/03FXd_EMGzM

 
Kirol instalazioen akurak
Bestelakoak - Kirolak

Kirolen Udal Zerbitzuak 2018 urtean Kirol Guneko pilotalekua (PDF), tenis pistak (PDF) eta pista balioanizduna, baita padel pista (PDF) ere urte osoan zehar (uztaila eta abuztua ezik), zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du. Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete. Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa duten erabiltzaileek eskaera formalizatu beharko dute kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

 
Lasarte-Oriako Loidi parkea, orain Martin Berasategui parkea deituko da
Bestelakoak - Oharrak


Alkatearen proposamen entzun ostean, eta Martín Berasategui jaunari aitormenean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak izen-aldaketa hau onartu du: Lasarte-Oriako Loidi parkea, orain Martin Berasategui parkea deituko da.

Gehiago irakurri...
 
Hiru urterako hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako Gurutze Gorriarekin
Bestelakoak - Oharrak


Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, Gurutze Gorriarekin egindako hitzarmena aurkeztu du, hiru urtez elkartearen jarduera bideratzeko urteko 3000 euro ematen dituena.

Gehiago irakurri...
 
Zero Settek kirolaren historiari buruzko diaporama aurkeztu du
Kultura - Kontzertuak

Zero Sette akordeoi-orkestrak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin batera, datorren abenduaren 16an larunbatarekin Kulturetxean zuzeneko musikaz lagunduta proiektatuko den diaporama aurkeztu du. Lan sakon baten bidez 413 istorio eta 510 argazki bildu ondoren, Zero Settek aurkez dezake, azkenean, Lasarte-Oriakko kirolaren historia jasotzen duen lan bikain bat (PDFn jaitsi). Gure herrian gertatutako edo lasarteoriatarrek garrantzizko parte-hartzea izan duten istorioak jasotzen dituen lana.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9. orria 72(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.