Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2016
Bestelakoak - Kirolak


Lasarte-Oriako alkateak 2016ko kirol-merezimenduen sariak banatu zizkien Aizpea Arroyo, Ander Puertas eta José María Indias kirolariei, Lasarte-Oriako kirolari egin dioten ekarpenagatik. Ekitaldia, zeinetan udalbatzako hainbat kidek, familiartekoek, adiskideek eta Lasarte-Oriako zenbait kirol-entitatetako ordezkariek parte hartu baitzuten, emozioz beterik egon zen.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriako 2. San Silvestrea aurkeztu da
Bestelakoak - Kirolak


Ekimen herritar batek, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostenguarekin, 2. San Silvestre lasterketa antolatu du, abenduaren 31n gure kaleak korrituko dituena. Lasarte-Oriako herritar-talde bat bildu ziren atzo Lasarte-Oriako Udaletxean, 2. San Silvestre lasterketa aurkezteko. Aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak biziki eskertu zuen ekimen herritar horrek lasterketa hori antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela Udalak egiten duen ekarpenaren aldean.

Gehiago irakurri...
 
La llegada
Kultura - Zinea

Adams hizkuntzalaria da eta EEBBetako gobernuak hizkuntz estralurtar bat argitzeko kontratatuko du, leka antzeko batzuk atmosferan sartu eta lurretik hurbil kulunkan gelditu baitira. Renner, bestalde, fenomenoa ikasiko duten fisikarietako bat izango da.

Manuel Lekuona. Abenduak 18, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/uWs5lsWXLbo

 
Esna Hadi Kultur Elkarteak 2. KaleraFest jaialdia sustatu du
Bestelakoak - Oharrak

Abenduaren 17an, larunbatarekin, hainbat jarduera kultural eta musikalek Lasarte-Oriako kaleak beteko dituzte egun osoan zehar, Lasarte-Oriako 2. KaleraFesten. Esna Hadik antolatu du, Udalarekin hitzarmen bat sinatuta, eta herriko beste hainbat elkartek ere parte hartuko dute.

Gehiago irakurri...
 
Kulturaren Kontsumoa sustatzeko bonua jarri da martxan
Bestelakoak - Oharrak


Gipuzkoako Foru Aldundiak, kulturaren kontsumoa sustatzeko 2016ko kultura bonua jarri du martxan. Lurralde osora iritis ahal izateko, El Kolmado ibiltaria sortu dute. Kamioa Abenduaren 16an Lasarte- Orian egongo da plaza ezberdinetan kokatuta.

  • Abenduaren 16an, 10.00etatik 12.00 Isla Plazan.
  • Abenduaren 16an, 12.15tik 14.00etara Andatza Plazan.
  • Abenduaren 16an, 16.00tik 20.00tara Okendo Plazan.
 
Snowden
Kultura - Zinea

Filmean NSAren dokumentu sekretuak filtratu zituen gizonaren gorabeherak kontatzen dira. Dokumentuak sekretuak ziren, eta gaur egun Errusian bizi da errefuxiatu bezala Snowden. Edward J. Snowdenek NSAren mundu mailako zaintza-programaren dokumentuak publiko egin zituenean, begiak ireki zizkion munduari eta ateak itxi zizkion bere etorkizunari, bere karrerari, betiko bere neska-lagunari eta bere aberriari.

Manuel Lekuona. Abenduak 16, 22:00etan, BOA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/OL1Ht3FFduA
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Kirol instalazioen akurak
Bestelakoak - Kirolak

Kirolen Udal Zerbitzuak 2016 urtean Kirol Guneko pilotalekua, Tenis pistak eta pista balioaniztuna, baita padel pista ere urte osoan zehar (uztaila eta abuztua ezik), zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du. Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete. Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa duten erabiltzaileek eskaera formalizatu beharko dute kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

 
Lasarte-Oriako kirol-merezimenduaren aitormena 2016
Bestelakoak - Kirolak

Aizpea Arroyok, Ander Puertasek eta José María Indiasek Lasarte-Oriako Udalaren 2016ko kirol-merezimenduaren aitormena jasoko dute. Lasarte-Oriako Udalaren kirol-batzordeak, azaroaren 30ean egindako ohiz kanpoko bileran, 2016. urtean kirol-merezimenduaren aitormenarekin sarituak izango diren Lasarte-Oriako herritarrak izendatzea onetsi zuen.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oria, Donosti eta Usurbil arteko bidegorria osatzen duen beste tarte bat inauguratuta
Bestelakoak - Mugikortasuna


Mugikortasuneko Departamentuak Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea osatzen duen beste tarte bat inauguratu du. Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Jesus Zaballos, Lasarte Oriaren alkateak gaur goizean, Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorri-tartea aurkeztu dute. 250 metroko tarte honekin Donostia eta Lasarte-Oria arteko bidegorriaren lotura amaitzen da. Honakoa, aurten amaitu diren foru-sareko lau bidegorri-tarteetako bat da.

Gehiago irakurri...
 
100 metros
Kultura - Zinea

Ramon, familiako aita, lan besterik ez du egiten bere gorputza huts egiten hasten den arte. Esklerosi anizkoitza du, eta pronostikoek diotenez datorren urtean ez da ezta 100 metro ibiltzeko gai izango ere. Ramonek orduan bizitzari aurre egitea erabakiko du eta planetako kirol-lasterketarik gogorrenean parte hartuko du. Bere emaztearen eta aitaginarreba marmartiaren laguntzarekin, entrenamendu berezi bati ekingo dio non bere mugen aurka borrokatuko duen, eta munduari erakutsiko dio etsitzea ez dela inoiz aukera bat izan behar.

Manuel Lekuona. Abenduak 4, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/oNZqDFeP5wo

 
El hombre de las mil caras
Kultura - Zinea

El hombre de las mil caras herrialde oso bat engainatu zuen gizonaren istorioa da. Tranpatien eta iruzurgileen istorio bat, egiazko gertaeretan oinarritua. Francisco Paesak, azken hamarkadetako pertsonaia misteriotsu eta erakargarrienetako batek, askotariko lanbideak izan ditu: negozio-gizona, bankaria Suitzan, nazioarteko arma-trafikatzailea, gigoloa, playboya, diplomatikoa, abenturazalea, iruzurgilea eta agente sekretua: espioi bat, alegia. 1995ean, Luis Roldánek eta haren emazteak diru-kutxa publikoetatik lapurtutako 1.500 milioi pezeta ezkutatzeko kontratatu zuten. Jesús Camoes bere ohiko kidearen laguntzarekin, berebiziko operazio bat antolatu zuen. Operazio horretan, egiak eta gezurrak muga lausoak zituzten.

Manuel Lekuona. Abenduak 2, 22:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/wTqsaZ79xk8
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Gaztelekuaren itxiera
Bestelakoak - Oharrak

Eguberrietako eta Urte Berriko jaiak direla eta, Gaztelekua abenduaren 24an eta 31n itxita egongo dela jakinarazten da.

 
Vaiana
Kultura - Haur Zinea

Pazifikoaren hegoaldeko irletan dagoen antzinako munduan, Vaiana, itsasemakume petoa, elezaharretako irla baten bila itsasoratuko da. Bere heroiarekin, Maui erdijainkoarekin, ekingo dio akzioz betetako zeharkaldiari. Bertan, itsas-izaki izugarriekin, azpimundu ikusgarriekin eta milaka urteko tradizioekin topo egingo du.

Manuel Lekuona. Abenduak 18, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/tmpTGztGJ8E

 
Udalak jarraitu egingo du futboleko eta atletismoko zelaiaren proiektuarekin
Bestelakoak - Kirolak


Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek Atsobakarreko udal partzelan kirol ekipamendua eraikitzeko proiektuari eutsi egingo zaiola jakinarazi du, Usurbilgo Udalak jarritako trabak gorabehera. Aurki lizitatuko da futbol eta rugby zelaia, 400 metroko atletismoko pista eta aldagelak eraikitzeko proiektua.

Gehiago irakurri...
 
Tormenta
Kultura - Dantza

Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen.

Manuel Lekuona. Abenduak 17, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Compañía de danza Cielo rasO

 
Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta ekintzak
Bestelakoak - Oharrak

Lasarte-Oriako Anitzen Sareak, abenduaren 18a Migratzaileen Nazioarteko Eguna denez, bere inguruan hainbat ekimen antolatu ditu herritarren arteko ezagutza eta harremana areagotzeko. Honako ekintzak antolatu dira (ekimen hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi zaie lasarteoriatar guztiei):

  • Abenduaren 13an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Villa Mirentxun (beheko aretoa) Rahma elkartea ezagutzeko aukera egongo da eta arabiera hizkuntza ezagutzeko, Rahma elkarteak eskainitako arabierarako sarrera klasean.
  • Abenduaren 15ean, osteguna, 18:00etan Kultur Etxe ataritik abiatuta, herritik ibilaldi gidatua egingo da aniztasunaren bilguneak izan diren lekuetatik pasaz, Lasarte-Oriaren irakurketa eginez herriko bilguneen ikuspegitik. Jone Miren Hernández antropologo lasarteoriatarrak eskainiko du ibilbidea.
  • Ibilbidearen amaieran, arratsaldeko 19:00etan, Eliza Evangelikoa ezagutzeko aukera egongo da beren lokalean: txokolatada baten inguruan, bertako jarduna ezagutzeko aukera izango da.
 
Eguberriak zurekin prestatzen ditugu!
Festak - Eguberria


“Eguberriak zurekin prestatzen ditugu!” goiburupean eta Eguberrietako kanpainaren barruan, Udalak, Aterpearen lankidetzarekin, erakusketak eta dastaketak izango dituen aste bat antolatu du Kulturetxean, abenduaren 12tik 16ra. Aterpeak, bestalde, bere Eguberrietako kanpaina antolatu du.

Gehiago irakurri...
 
Sully
Kultura - Zinea

2009ko urtarrilaren 15ean, munduak Hudsoneko Miraria ikusteko aukera izan zuen, Sully Sullenberger (Hanks) Kapitainak matxuratutako hegazkina Hudson ibai hotzean itsasoratu zuenean eta bertan zihoazen 155 pertsonen bizitza salbatu zituenean. Hala ere, nahiz eta Sully hegazkinlari trebea zelako eta erakutsitako balentriagatik herritarrengandik eta hedabideengandik txalotua izan, bera ikertzen hasiko dira eta bere izen ona eta karrera jokoan egongo dira.

Manuel Lekuona. Abenduak 10, 17:00etan
Manuel Lekuona. Abenduak 10, 19:30etan
Manuel Lekuona. Abenduak 11, 19:30etan

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/w9bSO1hPq7w

 
Terrazetako ordenantzarako proposamen eskaera
Bestelakoak - Oharrak

Udalak epea zabaldu du herritarrek proposamenak egin ditzaten  tabernetako eta kafetegietako jarduera arautzeko Udalak abian jarri nahi duen ordenantza berriaren inguruan. Abenduaren 23ra bitartean aurkeztu ahal izango dira proposamenak.

Gehiago irakurri...
 
Trolls
Kultura - Haur Zinea

Grabitate-indarrari aurre egiten dion koloretazko ilajea duten Troll maitagarrien istorioa kontatuko du filmak. Abentura epikoa izango da, Poppy eta Branch orain arte ezagutu duten mundutik harago eramango dituena. Bilaketa horrek euren gaitasunak muturreraino eramango ditu eta egiazko koloreak azaleratu. Bidean musika-sorta zabala izango dute!

Manuel Lekuona. Abenduak 4, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/dwSVxLssdVE

 
Eterna juventud
Kultura - Antzerkia


Antzerki amateurreko talde honen nortasun-ezaugarrietako bat da bere gidoiak idazten dituztela, umoreko eta genero-indarkeriaren kontrako kritika sozialeko karga sendoaz. Honako hontan aurkeztuko digute bainuetxe batean biltzen diren emakume talde bat eta gizon bakarra. Komedia honen egoerek, gizona hil dezaketela pentsatzera eraman gintzake. Horrela amaituko du? Hara... betirako gaztaroa!

Manuel Lekuona. Abenduak 2, 19:30etan
Sarrerak: 3,00 €
Genero indarkeriaren aurkako antzerkia
Sexuen Arteko Bizikidetzarako Emakume Zentroa
Makelur Antzerki Taldea

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10. orria 58(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.