Bestelakoak -
Oharrak
|

Lasarte-Oriako Udalak lokal bat hartu du Andapa kalea 1 helbidean, Jubilatuen Elkarterako larrialdietarako irteera bat prestatu ahal izateko erdi-sotoko solairutik. Lokalak 42.680 euro balio izan du. Udaleko teknikarien ustetan, egokiena zen hain beharrezkoa zen larrialdietarako irteera egiteko. Lokala erosi ondoren, irteera egokitzeko beharrezkoak diren obrak egiteari ekingo zaio. Obra honek hainbat aldaketa ekarriko dio Jubilatuen elkarteari, gizonezkoen ile-apaindegia eta trasteleku bat tokiz aldatzea, besteak beste.
|
Bestelakoak -
Oharrak
|

Jesus Zaballos alkateak eta Joxe Agirretxek Lasarte-Oriako Udalaren eta Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldearen arteko hitzarmen bat sinatu dute hiru urterako. Hitzarmenak 3.727 euro engaiatzen ditu 2017rako.
|
Gehiago irakurri...
|
Bestelakoak -
Oharrak
|

Begirada berria emakumeen aurkako indarkeriari
Azaroaren 25a dela eta, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, berriz azpimarratzen dugu indarkeria mota honen izaera estrukturala eta gure konpromisoa agertzen dugu emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Era berean, nazioarteko zuzenbide-esparruarekin bat, berresten dugu badagoela loturarik genero-arrazoiek eragindako bazterkeriaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean. Emakumeen aurkako indarkeriak eragindako biktimei eta hartatik bizirik irtendakoei laguntza-zerbitzua bermatzea ez ezik, beharrezkoa ere bada esku-hartzearen plano guztietan jarduketak planteatzea: Prebentzioa, Detekzioa, Arreta, Babesa, Koordinazioa, Justizia, eta Erreparazioa ere bai.
|
Gehiago irakurri...
|
Kultura -
Haur Zinea
|
Abenturak eta zientzia fikzioa uztartuko ditu. Izan ere, Spark tximinoak eta haren lagunek Zhong generala gelditu beharko dute, Lurra arriskuan jarri duen plana burutu ez dezan.
Manuel Lekuona. Azaroak 26, 17:00etan Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko) Trailerra: https://youtu.be/MZWeMBJKkHw
|
Kultura -
Liburutegia
|

Jesus Zaballos alkateak umeen liburutegiko Lila Txokoa inauguratu du. Gune berri honek, berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako kontzeptuak txikienen artean indartzeko balio dezaketen liburu eta ipuinak bilduko ditu. Hainbat zinegotzi eta liburutegiko langileak lagun, alkateak azaldu du Kulturako eta Zerbitzu Sozialetako departamentuak ados jarri direla Txoko Morea antolatzeko orduan. Gune honen helburua da, berdintasunaren balioak jasotzen dituzten liburuak eta genero-indarkeriaren aurkako umeen literatura biltzea, txikienak balore horietan hezteko.
|
Gehiago irakurri...
|
Kultura -
Lehiaketak
|

Lasarte-Oriako Udalak, bere Kultura Batzordearen bitartez eta gure udalerriko haurren eta gazteen literatur sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko xedez, Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXX. Literatur Lehiaketarako deialdia zabaldu zuen. Hemen ikus dezakezu 2017ko irabazleen zerrenda (PDF). Mila esker denori!
|
Kultura -
Antzerkia
|

Emakumez osatutako antzerki talde batek landu behar duen antzezlana erabaki ahal izateko hainbat egile ezagunen lanak antzezten ikusiko ditugu.
Manuel Lekuona. Azaroak 24, 19:30etan Sarrerak: 3,00 € Genero indarkeriaren aurkako antzerkia Sexuen Arteko Bizikidetzarako Emakume Zentroa Makelur Antzerki Taldea
|
Kultura -
KZGunea
|

Gehigarri bezala bidaltzen den dokumentuan, KZgunean abenduan zehar izango diren ikastaroi buruzko informazioa dago. Ikastaro hauetan izen eman nahi izanez gero, KZgunea irekita egongo da goizean 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Hurbildu ezin direnentzat, ikastaro hauetarako aurre-inskripizoa egin daiteke gure webgunearen bitartez.
Abenduko ikastaroak (PDF)
|
Bestelakoak -
Oharrak
|

[Argazkia: Isaac Farré] Lasarte-Orian ospatu zen Euskadiko 1. Survival Zombie gauaren arrakastaren neurria parte-hartzaile kopuru oso altuak ematen du. Oso ontzat jotzen dugu lehenengo Gazte gaua honen balantze: 1266 parte-hartzaile eta ehunka lasarteoriatar izan dira ikuskizuna elkarrekin disfrutatzen. Lasarte-Orian ospatu den lehenengo Gazte Gauaren inguruko balorazio oso positiboa egiten du Udalak. Giro ezin hobea disfrutatu ahal izan zen ebentuak izan ziren bitartean, eta salbuespenak salbuespen, normaltasun osoz bizi zen jaia, jendeak, nahi duenean, “izugarri” ondo pasa dezakeela demostratuz.
|
Gehiago irakurri...
|
Bestelakoak -
Oharrak
|

- Bizirauleentzako check-in-aren ordutegiak: 18:00etatik aurrera.
- Zonbientzako check-in-aren ordutegiak: 20:30etik aurrera.
Sarrerarekin batera emango da jokoan parte hartzeko behar den material guztia. Jokalariaren adina 14 eta 17 urte artean badago (biak barne), nahitaezko baldintza izango da haren aitak / amak / legezko tutoreak sinatutako BAIMENA ekartzea, sinatzen duen helduaren DNIaren fotokopiarekin batera. 10etik 13ra urtekoen kasuan (biak barne) nahitaezkoa izango da, haren aitak / amak / legezko tutoreak sinatutako baimena eta sinatzen duenaren DNIaren fotokopia ekartzeaz gain, laguntzaile adindun bat, adingabeaz arduratuko dena eta EKITALDI GUZTIAN zehar lagunduko diona. Gogorarazten da, Jokoan parte hartuko bada, nahitaezkoa dela lehenago check-in-a egitea.
JOKOA 23:00etan HASIKO DA OKENDO PLAZAN. |
|
Bestelakoak -
Oharrak
|

Abenduaren 2an, 18:30ean, Kulturetxean, Jalgunek bere tradiziozko jaialdia egingo du, 'Gai gara - Somos capaces' lemapean. 17:30ean desfile karrozadun bat egingo dute Bekokaletik abiatuta herriko kaleetan barrena. Eskertu egin zuten Udalaren, Dinbi Banda Batukada taldearen, Xumela abesbatzaren, Semblante Rociero koruaren eta beste adiskide askoren lankidetza.
|
Gehiago irakurri...
|
Kultura -
Lehiaketak
|

Lasarte-Oriako alkateak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 343 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 27 helduenean eta 49 mikrokontakizun.
|
Gehiago irakurri...
|
Kultura -
Zinea
|
Marina, gauetan zerbitzari dabilen gazte bat, eta hura baino hogei urte zaharrago den Orlando beren elkarbizitza planifikatzen ari dira. Orlando ez dago ondo. Marinak larrialdietara eramango du, baina Orlando ospitalera iristean hilko da. Hala ere, bere dolua egin ahal izan ordez, Marinak, emakume transexuala denez, bere bizitzan borrokatzeko erabili duen indar berberarekin egin beharko dio aurre, gaur egun dena bihurtzeko: emakume konplexua, indartsua, sutsua... zoragarria.
Manuel Lekuona. Azaroak 26, 19:30etan Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko) Trailerra: https://youtu.be/NLRRf6y-7X8
|
Gazteria -
Lehiaketak
|

Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik laugarren Lasarte-Oriako bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 5 lan izan ditu aurtengoan.
|
Gehiago irakurri...
|
Bestelakoak -
Oharrak
|

Lasarte-Orian, ongizate sozialaren garapenerako lan egiten duten erakundeentzako diru-laguntzak eskatzeko oinarriak argitaratu dira. 17.500 euro jartzen ditu udalak horretarako, 2017rako. Proiektuko 2.800 euro izango dira gehienez. Azaroaren 22tik hasita, 30 egun balioduneko epea irekitzen da eta honen xedea diru-laguntzak norgehiagokako erregimenean emateko prozedura arautzea da. Diru-laguntzen onuradunak Zerbitzu Sozialen berezko jardun-eremuan jarduerak egiten dituzte pertsona edo elkarteak izango dira, hau da, biztanle guztien ongizatea sustatzen dihardutenak eta, bereziki, gizartetik baztertzeko arriskua dagoen situazioetan, haurren babesgabetasuneko egoeretan eta dependentziarako arriskua dagoen situazioetan eskuhartzen dihardutenak.
|
Gehiago irakurri...
|
Kultura -
Lehiaketak
|

Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako Literaturako XXXI. Lehiaketarako deialdia egin zuen. Hemen ikus dezakezu 2017ko irabazleen zerrenda (PDF). Mila esker denori!
|
Bestelakoak -
Oharrak
|

Abenduaren 1etik 3ra, Pintxoaren V. ibilbidea antolatuko du Aterpeak (liburuxka, PDF). Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Epaimahi profesionala. Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eskerrak eman dizkie ibilaldian parte hartu duten ostalariei egindako lanagatik, Aterpeari antolakuntzagatik eta Ramón Roteta eta Jesús Nieto sukaldariei epaimahaiaren kide gisa egindako lanagatik.
|
Gehiago irakurri...
|
Bestelakoak -
Oharrak
|
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenaz zabaltzen da Lasarte-Oriako kulturaren sustapenerako eta eskola-orduz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak aurkezteko epea 10 egunetakoa da. Diru-laguntza hauetarako deialdia norgehiagokako erregimeneko da. Kulturaren sustapenerako eta zabalkunderako programetarako deialdiaren diru-kopurua 9.190 euro da, eta 9.627 euro eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarrien esparruko programetarako.
|
Gehiago irakurri...
|
Bestelakoak -
Ospakizunak
|

Genero-indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da Lasarte-Orian hurrengo astean. Herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarri horren, bortizkeria matxistaren, aurka, Berdintasunerako zinegotziak, Lourdes Acevedok, eta arloko teknikariek aurkeztu dituzte gure herrian, hurrengo astean, adin guztietako herritarrentzako izango diren ekitaldiak. Helburua da, herritarrak kontzientziatzea bortizkeria matxistarekin bukatzea guztion lana dela, gizonena zein emakumeona, salbuespenik gabe.
|
Gehiago irakurri...
|
Kultura -
Zinea
|
Touretten sindromea, Diogenesen sindrome, matematikekiko obsesioa, lerroekiko obsesioa, bakteriekiko obsesioa... Psikologo garrantzitsu baten kontsultan arazo hauek dituzten hainbat gaixo batuko dira. Denek gauza bera dute: TOC (gazteleraz, Trastorno Obsesivo Compulsivo). Baina, tamalez, medikua ez da garaiz helduko, bere hegaldia atzerapen bat izan du eta.
Manuel Lekuona. Azaroak 19, 19:30etan Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko) Trailerra: https://youtu.be/wIgtBUIOb4c
|
|