Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia
Kultura - Hitzaldiak

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin eta Biyak Batekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko. Maiatzaren 11an, Zaharren Etxean Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du. Udalak, gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero. Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak...

 
Lanbideak, 2018ko Inauterietako gaia
Festak - Inauteriak


Datorren urteko Inauterietarako udalaren eta konpartsen artean egindako bileran hautatutako gaia, Lanbideak. 74 hiritarren proposamen jaso ziren, 24 gai desberdinekin. Haien artetik, komisioak Lanbideak gaia aukeratu zuen. Udaletik lasarteoriatar guztiak animatzen dira egun horietan antolatuko diren ekitaldietan aktiboki parte hartzera egun horretan. Jendea bere balkoiak eta leihoak apaintzera animatzen dugu, koloreetako oihalekin, globoekin edo Inauterien gaia nagusiari buruzko apaingarriekin.

 
Moonlight
Kultura - Zinea

Miamin bizi den gazte afroamerikar baten haurtzaroa, nerabezaroa eta heldutasuna kontatzen duen istorio bat da. Urte aurrera doazela, gazte honek bere nortasuna eta, ezusteko leku askotan, amodio ere aurkituko ditu. Aldi berean, ulertzen ez dion familia batekin eta auzoko mutil zakarrei aurre egin beharko die.

Manuel Lekuona. Maiatzak 7, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/eVjyW9EJOTI

 
Soinuaren errimak dantzan
Kultura - Bertsolaritza


"Soinuaren errimak dantzan" izango da maiatzaren 6an egingo den udaberriko bertso saioaren izena. Aurtengo bertsolariak Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Andoni Egaña izango ditugu Manuel Lekuona Kulturetxean.

Manuel Lekuona. Maiatzak 6, 22:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Ttakun Kultur Elkartearen eskutik

 
Moonlight
Kultura - Zinea

Miamin bizi den gazte afroamerikar baten haurtzaroa, nerabezaroa eta heldutasuna kontatzen duen istorio bat da. Urte aurrera doazela, gazte honek bere nortasuna eta, ezusteko leku askotan, amodio ere aurkituko ditu. Aldi berean, ulertzen ez dion familia batekin eta auzoko mutil zakarrei aurre egin beharko die.

Manuel Lekuona. Maiatzak 5, 22:00etan, BOA

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/eVjyW9EJOTI
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Inauguratu da "Emakumeak. Afganistan" erakusketa
Kultura - Erakusketak

Atzo inauguratua geratu zen emakumeek Afganistanen bizi duten errealitate gogorra dakarkigun erakusketa, Euskal Fondoaren eskutik. Gervasio Sánchezen eta Mónica Bernabéren argazkiekin osatutako erakusketa 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Antonio Mercero gunean.

Gehiago irakurri...
 
Aurkeztu da maiatzeko agenda kulturala
Bestelakoak - Oharrak


Lasarte-Oriako maiatzeko programazio kulturala oso indartsua eta askotarikoa izango da. Hitzaldiak, erakusketak, musika, dantza eta zinema era guztietako publikoentzat, alkateak nabarmendu duen moduan. Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin eta Xabier Goitia kulturetxeko gerentearekin batera, maiatzerako prestatutako programazio intentsu eta bariatua aurkeztu dute. Antolatutako ekitaldi guztiez gozatzera animatu ditu alkateak herritarrak.

Gehiago irakurri...
 
Los pitufos: La aldea escondida
Kultura - Haur Zinea

Film honetan, Pottokina eta bere nebak Baso Sorginduan sartuko dira lehen aldiz alegiazko Pottoki Herriaren bila, Gargamel azti maltzurrari aurrea hartu nahirik. Ibilbidean zehar izaki urdin txiki hauen jatorriari buruzko hainbat misterio argituko zaizkigu: Ba al dago beste koloreren bateko Pottokirik? Ekologikoak al dira euren perretxikozko etxetxoak? Eta... Zergatik dira 99 mutiko eta neska bakarra?

Manuel Lekuona. Apirilak 30, 17:00etan

Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/jlkeR7ocvNw

 
2017ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
Festak - San Pedro

2017. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 19 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Bozka emateko epea maiatzaren 20ra artean egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbideari.

Gehiago irakurri...
 
La ciudad de las estrellas (La La Land)
Kultura - Zinea

Miak (Emma Stone) kafetegi batean egiten du lan, zinema munduko izarretatik gertu. Casting guztietan aurkezten du bere burua, aktore entzutetsu izatea baitu amets. Sebastian (Ryan Gosling) pianista trebe bat da, eta jazz doinuekin maiteminduta dago. Bere kasuan klub bat irekitzearekin egiten du amets, han eta hemen lanean ibiltzen den bitartean. Ametsak amets, Miak eta Sebastianek elkar topatuko dute, eta maitasuna sortuko da bien artean.

Manuel Lekuona. Apirilak 21, 22:00etan
Manuel Lekuona. Apirilak 23, 19:30etan

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/zBRkZZ6K1YU

 
Teresa eta Galtzagorri
Kultura - Haur Zinea

Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vlad-ek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko. Teresa sei urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska. Tim Teresaren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira. Denborarekin, Tim eraldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingurukoengandik urrun denbora gehiegi daramala ikusiko du. Tim salbatzeko aukera bakarra itzultzen laguntzea izango da. Denborarik galdu gabe! Baina kontuz! Vlad zelatan dago!

Manuel Lekuona. Apirilak 9, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra (filma euskaraz da): https://vimeo.com/197260159

 
Zabalik dago Musika Eskolan eta Dantzako ikastaroetan aurrematrikulatzeko epea
Bestelakoak - Hezkuntza

Gaurtik aurrera zabalik dago Lasarte-Oriako Musika eta Dantzako Eskolan aurrematrikulatzeko epea. Interesatuek Kulturetxera jo behar dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Udal Musika Eskola (liburuxka ikusi PDFn).
Udal Dantza Eskola (liburuxka ikusi PDFn).

 
La bella y la bestia
Kultura - Haur Zinea

Ederra eta Piztia (Beauty and the Beast), Eder gazte lirain, argi eta independentearen fantasia-bidaia da. Pizti batek preso hartu eta bere gaztelura eramango du. Izututa badago ere, gazteluko izadi sorginduen lagun egingo da eta Piztiaren itxura beldurgarriaren atzean dagon benetako printze bihozbera antzematen ikasiko du.

Manuel Lekuona. Maiatzak 7, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/XpMjfUJ1lUc

 
Haurrentzako tailerrak Zumaburun, Zabaletan, Atsobakarren eta Sasoetan
Bestelakoak - Oharrak


Maiatzean zehar, haurrentzako tailerrak Lasarte-Oriako auzoetan barrena ibiliko dira. Larunbatero auzo banatan, txikienek tailer batean aritzeko aukera izango dute, eta maskarak, gofreak, eskulanak edo kamiseten estanpazioak egiten ikasi ahalko dute.

Gehiago irakurri...
 
Abuelas a la fuga
Kultura - Antzerkia

Hiru ekitalditan egindako antzezlan honek, egoera bakar bat, hiru familia ezberdinen ikuspegitik azalduko du era oso dibertigarrian haien arteko lotura bakoitzean hirugarren adinera ematen den tratamendua izango da. Publikoak ekitaldi bakoitzean barre-algarak askatuko ditu.

Manuel Lekuona. Maiatzak 5, 19:30etan

ITZATU ANTZERKI TALDEA
Sarrerak: 3 € (lehiatila)

 
Bai Udan Blai! udalekuentzarako izena emateko epea irekita
Bestelakoak - Kirolak

ADINA

  • Jaiotze urtea 2005-08

DATAK

  • Uztailaren 3tik 7ra
  • Uztailaren 10etik 14ra
  • Uztailaren 17tik 21era

PREZIOAK

  • Bazkideak asteko  85€
  • Ez bazkideak asteko 85€ + bazkidetza

ORDUTEGIA

  • Goizeko 09:30tatik 13:00etara (Irteera egunetan 09:00-13:00)

JARDUERAK

  • Irteerak hondartzara, surf, piragua, paddle surf, patinak, softball, kindball, ibilaldiak, indiakak, badmington...

IZENA EMATEA

  • Maiatzaren 2tik aurrera

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Lasarte-Oria kiroldegian astelehenetik ostiralera 10:00-12:30 eta 17:00-19:00.
 
Kong: La isla calavera
Kultura - Zinea

Tom Hiddleston-ek gidatutako esploratzaile-taldea uharte gupidagabean barneratuko da Hiddleston-en anaiaren eta beharrezkoa duten serumaren bila. Bidean ezohiko hainbat izakirekin egingo dute topo, baita King Kong mitikoarekin ere.

Manuel Lekuona. Apirilak 30, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/8wP_3OO3Res

 
Euria
Kultura - Haur Antzerkia

"Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz. “Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere. Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.

Manuel Lekuona. Apirilak 29, 18:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Markeliñe Antzerki Taldea
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/VMN7faA2JA4

 
La vida de Calabacín
Kultura - Haur Zinea

Kalabazin mutiko ameslaria da. Aita superheroi gisa irudikatzen du, eta ama alkoholikoarekin bizi da. Hain zuzen, amaren erasoaldi batetik babesten ari dela, eskaileretatik bota eta hil egingo du istripuz. Polizia batek hartuko du orduan txikia, eta umezurztegi batera eramango du, beste bost neska-mutilekin bizitzera. Bertako haurrek ondo definitutako rolak dituzte egoitzan, baita Kalabazinena bezain historia gogorrak bizkar gainean ere, eta buru gisan aritzen den Simonek ez dio harrera onik egingo mutiko berriari. Baina pixkanaka, taldean sartzea lortuko du, eta kide berri baten etorrerarekin, bertako bizimodua zeharo aldatuko da.

Manuel Lekuona. Apirilak 23, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/M7APLWzzVZE

 
Es por tu bien
Kultura - Zinea

Arturo, Poli eta Chus hiru guraso dira eta beren amesgaiztorik handiena egia bihurtzen ari dela ohartzen ari dira: beren hiru alaba txiki zein ederragoak azkarregi handitu dira. Hori, ordea, ez da gauzarik okerrena, izan ere, hirurek mutil-laguna dute eta familian aurkeztu nahi dituzte. Baina hiru aitek badakite izaki doilor horiek gauza bat bakarrik nahi dutela beren alabatxo maitagarriengandik, eta horregatik, euren indarrak batuko dituzte nola edo hala mutil-lagunak gainetik kentzeko. Guda hasi da!

Manuel Lekuona. Apirilak 9, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/IvbBc2hFN4Q

 
San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua
Festak - San Pedro


Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela. Festen Departamentuak bere proposamena egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar, etxez etxe, postontzietan txartel bat (PDF) banatzen hasi da herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Iritzia emateko, apirilaren 28a baino lehenago helarazi behar diguzu zure proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Parte har daiteke udal-webean zehar ere.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 58(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.